miércoles, 17 de diciembre de 2008

Nor da pertsonaia ezkutua?

Hona hemen erantzunak:

0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.
Vladimir Zworykkin

1. CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.
Ted Turner


2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.
Jose Maria Iriondo

3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.
Ramon Maria Labayen Sasinenea

"Ikas dezagun kontzeptuak parekatuz" ariketa

Honako ariketa honetan, terminoak eta terminoei beraiei dagozkien kontzeptuak parekatu behar dituzu.

0. Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

1. Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

2. Teleprompterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

3. Bitakora: Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

4. Klaketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

5. Close-up: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

6. Dolly-a: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

7. Jingle-a: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

8. Klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

9. Ekoizpena:
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

2. ataza (Gol Tv)

Hona hemen Irene Olano eta biok 2. atazarako egin dugun bideolana, hain zuzen ere, Gol TV-ri buruzkoa.


domingo, 16 de noviembre de 2008

domingo, 26 de octubre de 2008

Wikipediarako sarrera

Hona hemen wikipediarako "Erlo Telebistari" buruz idatzi dudan sarrera:

Erlo Telebista, Zarautz eta Kaito herri telebistak bat egitearen ondorioz sortu da eta Urola-Kosta guztian zehar emititzen da, hau da, Azpeitia, Azkoitia, Zumaia, Getaria eta Zarautzen. 2008an martxan jarri den egitasmo berri hau inguruan sorturiko lehen tokiko telebista da. "Hamaika Telebista Hedatzeko" Eusko Jaurlaritzak emandako lizentziei esker dago martxan telebista berri hau. Nahiz eta oraindik hastapenetan egon eta langile gutxi eduki, denborarekin zabalduko den telebista izango da programazio eta azpiegituren aldetik. Informazio gehiago aurki dezakezue www.erlotelebista.com webgunean.

sábado, 25 de octubre de 2008

"La corporación" dokumentalaren inguruko hausnarketa

Askotan begien aurrean ikusteko gai ez garena azalarazten digu dokumental sakon eta aberats honek. Benetan interesantea gertatu zait globalizazioaren eta enpresen handitasun nahia noraino iritsi daitekeenaren aurrean, sinestezina baita.
Oraingo gizarte honetan, gauza jakina da enpresen lehen eta azken helburua beraien etekinak ahalik eta handienak izatea dela. Gu nolabait euren monigoteak gara, eurek ekoizten dutena erosten baitugu. Horren arira edozer egiteko gai direla erakusten du besteak beste dokumental honek. Azken honen adibide garbia Posilac enpresaren BGH hormonena da. Dokumentalean ulertu ahal izan dudanaren arabera, hormona hauen bitartez behiek esne gehiago ematen zuten eta beraz, behi bakoitzari errentagarritasun handiagoa atera ahal zitzaion nahiz eta gizakiontzat kaltegarria izan.
Enpresa batek izan dezakeen diru grina beraz, amaigabea, mugagabea da. Bere interesen arabera mugitzen dira eta mundua erabat kontrolatuta dute.
Nire iritzi apalean zaila da egoera honi aurre egitea, izan ere, eta herrialde askotan, (azpigaratuetan batez ere) enpresek duten boterea bertako gobernuek dutena baino handiagoa izaten da. Mundua aldatu beharko litzateke baina hori ia ia ezinezkoa da eta ongi dago horrelako dokumentalak argitaratzea, gutxienez ezezagun zaion jendeari egoera erakusteko nahiz eta, gero ezer lortu ez, tristea bada ere.

Top7

Hona hemen nire Top7 zerrenda:

1. Google [www.google.com]

Edozein bilaketa, dela irudietan, bideotan, web-ean, kale bilatzaileetan... egiten laguntzen gaitu eta guk, edozein dudaren aurrean beti jotzen dugu webgune zabal eta famatu honengana.
Esan, aski ezaguna den webgune honek komunikazio eta giza zientzien Asturiako Printzipearen saria jaso berri duela.

2. YouTube [www.youtube.com]

Milaka bideo dituen webgune aberats honetara jo ohi dugu aurkitu nahi dugun bideo oro ikusteko. Zeure kontu propioa irekitzeko aukera ere ematen dizu bideo propioak igo ditzazun.

3. Archive [www.archive.com]

Honako webgune hau, munduko artxibo handienetariko bat dugu. Bertan bideo, dokumentu etab aurki ditzakegu.

4. Hotmail [www.hotmail.com]

Dohako posta elektronikoa da eta beraz, guztiz erabilgarri eta erabil erraza edonorentzat.

5. Keepvid [www.keepvid.com]

Jaitsi nahi duzun edozein bideo topa dezakezu webgune honetan.

6. Wikipedia [www.wikipedia.com]

Erabiltzaileen artean sortutako entziklopedi librea da eta edozeren inguruko informazio zabala aurki dezakezu bertan.

7. EITB24 [www.eitb24.com]

Honako webgune honetan, munduan gertatzen ari denari buruzko informazio guztia aurkitu ahal da unean-unean aktualizatzen baitute.

viernes, 17 de octubre de 2008

Herri Izenen Ariketa

Hona hemen esaldien zuzenketak....


0. 0.A.. Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea
hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.


1. 1.A.. Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2. 2.A.. Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3. 3.A.. Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.

4. 4.A.. Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.


5. 5.A.. Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.


6. 6.A.. Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.