sábado, 25 de octubre de 2008

"La corporación" dokumentalaren inguruko hausnarketa

Askotan begien aurrean ikusteko gai ez garena azalarazten digu dokumental sakon eta aberats honek. Benetan interesantea gertatu zait globalizazioaren eta enpresen handitasun nahia noraino iritsi daitekeenaren aurrean, sinestezina baita.
Oraingo gizarte honetan, gauza jakina da enpresen lehen eta azken helburua beraien etekinak ahalik eta handienak izatea dela. Gu nolabait euren monigoteak gara, eurek ekoizten dutena erosten baitugu. Horren arira edozer egiteko gai direla erakusten du besteak beste dokumental honek. Azken honen adibide garbia Posilac enpresaren BGH hormonena da. Dokumentalean ulertu ahal izan dudanaren arabera, hormona hauen bitartez behiek esne gehiago ematen zuten eta beraz, behi bakoitzari errentagarritasun handiagoa atera ahal zitzaion nahiz eta gizakiontzat kaltegarria izan.
Enpresa batek izan dezakeen diru grina beraz, amaigabea, mugagabea da. Bere interesen arabera mugitzen dira eta mundua erabat kontrolatuta dute.
Nire iritzi apalean zaila da egoera honi aurre egitea, izan ere, eta herrialde askotan, (azpigaratuetan batez ere) enpresek duten boterea bertako gobernuek dutena baino handiagoa izaten da. Mundua aldatu beharko litzateke baina hori ia ia ezinezkoa da eta ongi dago horrelako dokumentalak argitaratzea, gutxienez ezezagun zaion jendeari egoera erakusteko nahiz eta, gero ezer lortu ez, tristea bada ere.

No hay comentarios: